jatetxea

Usategietako jatetxean primerako kalitatea duten produktu freskoak eta harreta haundiz aukeraturikoak sartzen dira soilik. Sukaldaritza paregabea da geurea: plater guztiak jatorrizko zaporea eta forma errespetatuz lantzen dira. Tradizioaren jarraitzaile tinkoak izanik, ez ditugu modernitatearen abantailak bistaz galtzen.

Hementxe kabida dute, azken finean, gure baratzako barazkiek, era askotako entsalada ezberdinek, imajinazio handiko hasierako platerek, arraiek, goreneko kalitatea duten haragiek, postre harrigarriek eta baita, upeltegi dotorea ere. Karta ala menuan 180 lagun bil daitezke jantoki haundi eta erosoan, edota lorategiaren parean, txixiagoa den beste txoko batean.

Urte guztian igande gaua eta astelehen gaua itxita afaltzeko.
 Eguardiz egunero irekita.
Astelehenetik ostiralera bazkaltzeko, eguneko menua jatetxean 22 € eta terrazan 25€
Asteartetik ostiralera afariak, eguneko menua 25 €/ terrazan ez.

Larunbatean eta igandean, asteburuko menua 36 €
"Karta" zerbitzua jatetxe-jantokian soilik, egunero igande gauetan eta astelehen gauetan izan ezik.

"Belardi" karpako terraza: plater konbinatuen zerbitzua, hanburgesak, razioak... asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan 19: 00etatik  22: 00etara. Larunbat eta igandeetan egun guztian irekitzen da, sukaldeko ordutegiarekin 12: 00etatik 15: 30era eta 19: 00etatik 22: 00etara.  ERRESERBARIK GABE.



 

  EGUNEKO MENUA

Astelehenetik ostiralera (egunero aldatuko da). El Diario Vasco egunkariak antolatzen duen “Más Gastronomia” saria irabazi zuen 2008 urtean enpresa menurik hoberenari. Bazkari eta afarietan.

PDF

PDF


  ASTE BURUKO MENUA

Larunbata, igandea eta jai egunetan (astrebururo aldatuko da). Eguneko menuaren ildoa jarraitzen du, baina barietate haundiagorekin. Bazkari eta afarietan.

PDF

PDF


  MENU BEREZIAK

Familia edota lagunen arteko otorduentzako pentsatuta, bederatzi menu ezberdin aukeratu daitezke.

MENUAK
   

  KARTA

30 plater baino gehiagoz osatua. Tradizioa, innobazioa eta hamaika aukera.

 
 
 
 
Maldaburu bidea 15, 20180 OIARTZUN (Gipuzkoa)
T. 943 26 05 30 / 31 - Fax 943 26 06 75
info@usategieta.com
Iradokizun buzoia
Abisu Legala
Trip Advisor FlickR Facebook Booking
 
 
 
  ©2021 Hotel Usategieta - Eskubide guztiak erreserbatuta | Diseinu eta web programazioa by 375estudio